Nintendo DS kontsola eramangarri berria, hiru dimentsiotan

2011n merkaturatuko da Nintendo 3DS, aurreko kontsolaren bertsio berritua, eta 3 dimentsioko efektuak dituzten jokoak ikusteko aukera emango du.

Nintendo DSk 2011n aterako du kontsola eramangarri berria: Nintendo 3DS. Aurreko kontsolaren bertsio berriak hiru dimentsioko efektuak dituzten jokoak ikusteko aukera emango du. Baina kontsola horrek izango duen puntu berritzaileena hauxe da:kontsolaren erabiltzaileek, gainera, ez dute inolako betaurrekorik beharko horretarako. Oraindik ez dakigu zein sistema erabiliko duten horretarako baina badirudi kamera edo sentsore bidezko aurpegi-errekonozimenduan oinarrituta egongo dela. Sentsore horiek aurpegia erregistratuko lukete eta objektuak pantailan "mugituko" lituzkete hiru-dimentsiolitate errealaren sentsazioa emateko. Hori bai, erabiltzaile bakarrerako izango litzateke sistema hori.

Kontsola berria aurreko bertsioetako jokoekin bateragarria izango da: Nintendo DS, Nintendo DS Lite, Nintendo DSi eta Nintendo DS XL. 2010eko ekainean Los Angelesen egingo den E3 azokan erakutsiko du lehen aldiz NIntendok 3DS kontsola.

3D sistemari heldu beharrean daude gaur egun etxerako teknologia garatzen duten enpresak. Sony, Panasonic, Samsung eta LG etxeek, adibidez, telebistetan barneratu nahi dute teknologia hori. Bideo-jokoei dagokienez, Playstation 3 kontsolaren bertsio berriak 120 Hz-tik gorako telebistetan 3D bideo-jokoak ikusteko aukera emango du.&' || 'nbsp; MIcrosoftek ez du gai honi buruzko ezertxo ere iragarri baina Xbox 360 kontsola prestatuta legoke hiru dimentsioko jokoak erreproduzitzeko.