"Musicians Wanted"; artista independenteei zuzendutako plataforma

Zerbitzu berri honen helburua, musikari independenteei beraien bideoak sustatzeko aukera ematea eta horrekin lortutako irabaziak elkarren artean banatzea da.
Argazkia: estrenosynovedades.com

Youtubek Musicians Wanted plataforma aurkeztu du. Artista independenteei zuzendutako zerbitzu hau, musika-bideoak sustatzeko helburuarekin jaio da eta, batez ere, ibilbide diskografiko bat bilatzen duten musikarientzako pentsatuta dago.

Ildo horretan, bideoak "bereizmen handiarekin" erakutsiko dituela ziurtatu die Youtubek bezeroei. Gainera, bideoetan azaltzen den publizitateari esker lortutako irabazien eta bideoen alokairuagatik jasotako mozkinaren portzentaia bat musikarientzat izango dela aurreratu du Interneteko bideoen atari ezagunenak.

Musicians Wanted plataformak artistari edota taldeari buruzko informazioa eta beste webgune batzuetara jarritako estekak (Myspace adibidez) erakusteko aukera emango du.

Orain arte hitzarmen diskografikoak zituzten taldeekin sinatzen zituen akordioak Youtubek, baina, orain musikari independenteei ere aukera bera eman nahi die.