Nintendo DS ordezkatuko duen kontsolari buruzko lehen zurrumurruak
Aurreikusitakoaren arabera, urte amaieran iritsiko da dendetara eta nobedade asko izango ditu: pantaila handiagoak, azelerometroa eta potentzia izugarria.
Asko dira Nintendo DS bideo-kontsolaren bertsio berriari buruz zabaldu diren zurrumurruak. Iturri ezberdinek jakinarazi dutenez, bi pantaila izango ditu kontsola berriak, oraingoak baino handiagoak eta kalitate hobekoak. Azelerometroak ere izango omen ditu eta aurrikusitakoaren arabera, urte amaieran iritsiko da.
Dagoeneko bideo-kontsola berri honentzako jokoak prestatzen dabiltza. Dirudienez, GameCuberen antzeko potentzia izango du aparatu berriak eta abantaila nabarmen bat ere edukiko du: programazioa askoz ere sinplegoa izango da.