The Rumble Strips, Thee Brandy Hips eta Stay Blues, zuzenean
"Gaztea Live" saio bikoitza izango dugu aste honetan. Ostiralean, Bizardunak eta The Faboulosers taldeek Plateruenan (Durangon) emango dituzten kontzertuak izango ditugu ikusgai eta larunbatean, berriz, Donostikluba zirkuituaren baitan Gazteszenan izango diren kontzertuak emango ditugu Gaztea atarian zuzenean: The Rumble Strips, Thee Brandy Hips eta Stay Blues. Gaueko 21:00etatik aurrera izango dugu emanaldia.
Ingalaterrako Devon hiritik iritsiko da The Rumble Strips taldea. Mark Ronson ekoizle ezagunaren gidaritzapean argitaratutako Welcome to the Walk Alone diskoa zuzenean aurkeztera etorriko dira Gipuzkoako hiriburura. Thee Brandy Hips taldeak, berriz, etxean jokatzeko abantaila izango du. Laukote donostiarrak We Are Love lan luzea atera berri du eta bertako kantuak defendatuko dituzte Gazteszenako taula gainean. Stay Blues taldearen blues akustikoko doinuak ere Gipuzkoa aldekoak dira. AEBetako doinuak lantzen dituzte, Chicagotik hasi eta New Orleans hirirainokoak.&' || 'nbsp; Egiako kultur etxe ezagunean blues estiloa lantzeko daukan gaitasuna erakutsiko du laukoteak.
Larunbatean, 21:00etatik aurrera, egin klik Gaztea atarian eta gozatu Donostikluba zirkuituko doinuekin!