Twitter sare sozialak 10.000 milioi 'tweet' baino gehiago izan ditu
Twitter 2007an sortutako ekimen bat da. Urte horretan erabiltzaileek egunero 5.000 bider "tweetteatzen" zuten. Urte bete beranduago, egunero batez besteko 300.000 ''tweet'' zituen eta iaz 2,5 milioietara igo zen. Gaur egun, 50 milioietakoa da kopuru hori.
2009an 2,5 milioi ''tweet'' erregistratu zirenean, Twitterrek bere aurrerapenak monitorizatzea erabaki zuen. Horretarako Giga Tweet erreminta erabiltzen hasi ziren. Proiektu hori independentea da eta egunero orduko grafikoak eskaintzen ditu.
Ostiral gauean 10.000 ''tweet''&' || 'nbsp; erregistratu ziren. Twiterreko arduradunek hurrengo 203 egunetan antzeko kopurua lortzea espero dute. Hala ere, eta aurrerapenak egiten ari badira ere, Twiterren erabiltzaile kopurua ez da Youtube, Facebook edo Windows Live Messengerren bestekoa.