Bizardunak taldearen kontzertua, martxoaren 12an, zuzenean
Talde nafarrak Plateruenan (Durango) emango duen kontzertua Gaztea atarian izango dugu ikusgai zuzenean. Gainera, The Faboulosers taldearen emanaldia ere jarraitu ahal izango dugu datorren ostiralean.
Bizardunak taldeak martxoaren 12an emango duen kontzertua Gaztea atarian izango dugu ikusgai zuzen-zuzenean. Talde nafarrak bere doinuak taularatuko ditu Plateruena kafe antzokian eta, aurretik, The Faboulosers taldeak astinduko du Durangoko areto ezaguneko agertokia. 22:00etan hasiko dira kontzertuak eta biak izango ditugu ikusgai zuzenean.
Martxoaren 12an Durangora joaterik ez baduzu, bat egin&' || 'nbsp;"Gaztea Live" saioarekin! Sartu eitb.com-en eta gozatu aipatu ditugun bi taldeen kontzertuez. Egun batzuk geroago, ETB-3n izango ditugu ikusgai.