'Heavy rain' bideo-jokoak pantaila handira egin lezake salto

New Line Cinema ekoiztetxea dago proiektu honen atzean. Dagoeneko baditu bideo-jokoaren eskubideak.

Bideo-jokoen eta zinemaren munduak eskutik helduta datoz berriro. Oraingo honetan New Line Cinema ekoiztetxea izan da Quantic Dreamen Heavy rain jokoa pantaila handira eramateko proiektua abiatu duena.

Hain zuzen ere, ekoiztetxeak 2006tik dauzka Heavy rainen eskubideak. Hasiera batetik David Cage zuzendari eta gidoigileak sortutako argumentuan interesatuta egon omen zen New Line Cinema.

PlayStation 3 bideo-kontsolarentzat egindako ohizkanpoko abentura bat da Heavy rain. Zehazki, Seven pelikularen antzekoa den thriller batean barneratzeko aukera ematen dio joko honek erabiltzaileari.