Victoria Beckhamek luxuzko hotelak diseinatzeko eskaintza jaso du

Guccirentzat, Roberto Cavallirentzat eta Dolce&Gabbanarentzat lan egin ostean, 35 milioi euroren truke, hotel bat diseinatzeko eskaintza egin dio Dubaiko gobernatzaileak.
ref="http://www.thespicegirls.com/" _fcksavedurl="http://www.thespicegirls.com/" target="_blank">Spice Girls taldea utzi zuenetik modarekin nahiz diseinuarekin lotutako lan-eskaintza ugari jaso ditu Victoria Beckhamek. Guccirentzat, Roberto Cavallirentzat eta Dolce&' || 'amp;Gabbanarentzat lan egin ostean, 35 milioi euroren truke, hotel bat diseinatzeko eskaintza egin dio Dubaiko gobernatzaileak.

Moda Irla izenez ezaguna den uharte bateko hotel bat diseinatzeko eskatu dio hain zuzen Dubaiko emirrak.

Dirudienez, azken honek iaz ezagutu zuen Beckham bikotea eta orduantxe erabaki zuen proiektua Victoriari esleitzea.

Halere, badirudi, David Beckhamen emazteak ez duela jasotako eskaintza aprobetxatzeko asmorik erakutsi, momentuz datorren hilabetean egingo den New Yorkeko Modaren Astean baitago kontzentratuta.