Gazteak eta errua, gaur gauean, “Zulora”ren hirugarren atalean
Pandemian zehar gazteek izan duten paperaz, estigmatizazioaz eta neurri murriztaileez arituko dira Pablo Sa, Ane Peñagarikano eta Ane Sainz-Espiga.
"Zulora"ren hirugarren ataleko irudia
Errudunak titulupean, pandemian zehar gazteek izan duten paperaz eta jarreraz arituko dira "Zulora"ren hirugarren atalean. Atala gaur estreinatuko da, 22:00etan, Gaztearen Youtube kanalean.
Zergatik jo dituzte gazteak erruduntzat? Merezitakoa al da arduragabe etiketa? Kontuan izan da gazteen egoera neurri murriztaileak ezartzeko orduan? Zer pertzepzio izan du gizarteak gazteen jarreraz?
Galdera horiei erantzuten saiatuko dira Pablo Sa, Ane Peñagarikano eta Ane Sainz-Espiga. Pablo kalean izandako gatazken lekuko izan da, Ane Peñagarikano Medikuntza ikaslea da eta Ane Sainz-Espiga Bilbo Handiko gazte mugimenduko kidea da.
"Errudunak", gaur, 22:00etatik aurrera, Gaztearen Youtube kanalean.