Urtarrilaren 30ean bukatuko da Musika Bulegoaren sarietan izena emateko epea

Garaikurrak maiatzaren 14an banatuko dituzte, Gasteizeko Jimmy Jazz aretoan.
Bulego ZeidFest Gaztean

Abendua hasieran ireki zuten Musika Bulegoa sarien bederatzigarren edizioan izena emateko epea, eta urtarrilaren 30ean itxiko dute. Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak antolatutako ekimenean, 2024an sortutako musika proposamenak bilduko ditu. Elkarteak azpimarratu duenez, euskaraz egindako lanek balio erantsia izango dute, beste hizkuntza batzuetan egindakoak eta instrumentalak ere kontuan izango diren arren.

Kultura arloko profesionalek osaturiko epaimahaiak aurkeztutako lanak aztertu eta irabazleak hautatuko ditu. Sari banaketa maiatzaren 14an izango da, Gasteizko Jimmy Jazzen.

Aurten, Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteko zuzendaritza batzordeak sari berezi bat emango dio euskal musika jarduerarekin zerikusia duen pertsona edo erakunde bati. Bestela, Etxepare Euskal Institutuak “euskal musika gure mugetatik kanpo zabaltzeko egindako lana aitortzeko” sari bat emango du, eta publikoak ere izango du bere saria.