Beyoncéren “Gabonetako Super Bowl”a: zaldi zuria eta luxuzko gonbidatuak

NFLren (AEBtako futbol liga) Gabonetako partidaren atsedenaldiko protagonista izan da musikaria. Netflixek babestutako espazioan, estreina sekulako ikuskizuna eskaini du Beyoncék.
Beyoncé NCL

Zaldi zuri eder baten gainean igota agertu da Beyoncé, bart, NFLren Gabonetako partidaren atsedenaldian. Kontzertua hasi orduko, Houstoneko NGR Estadioa bete duten 70.000 pertsonak zaleak hitzik gabe utzi ditu artistak.

Houstongo musikariak etxean aurkeztu du, jendaurrean estreinakoz, Cowboy Carter diskoa. “16 Carrieges” kantarekin hasi, REINASSANCE diskotik igaro eta “Texas Hold’Em” hitarekin bukatu du kontzertua.

Dantzariz inguratuta ikusi dugu azken kantetan, eta kolaboratzailerik ere ez zaio falta izan. “Blackbiird” kantarako, Britnney Spencer, Reyna Roberts, Tanner Adell eta Tiera Kennedy izan ditu bidaide. “sweet ★ honey ★ buckiin” kantatzeko, ordea, Shaboozey gonbidatu du ikuskizunera; eta “Levii’s Jeans”erako, berriz, Post Malone.

“Jolene” klasikoaren bertsioan, Blue Ivy alabarekin dantzatu du Beyoncék. “Texas Hold’EM”en zuzeneko kolosalarekin bukatu du 12 minutu inguruko ikuskizuna, estadioaren erdigunean kokatutako plataforman mugikorrean. Elementu zuriz osaturiko country ikonografiaz baliatuta, intimo hasi eta handitzen joan den ikuskizun paregabea eskaini du Beyoncék.

Houstoneko musikariak Gabonetako partidan eskainitako showaren oihartzuna (Netflixek emandako babesa tarteko) mugarria izango da NFLren atsedenaldien historian. Izan ere, neguko partida berezirako artista handi bat gonbidatzen duten lehen aldia izan da atzokoa.

Ikusi osorik