Lady Gaga, Charli XCX, Post Malone, Green Day eta Travis Scott, 2025eko Coachellan
Aurten ere, hiru egunetako kartela bi asteburutan errepikatuko dute, apirilaren 11ko asteburuan eta hilaren 18ko asteburuan.
Lady Gaga , Post Malone, Green Day eta Travis Scott dira 2025eko Coachella jaialdiko kartelburuak. Aurten ere, hiru egunetako kartela bi asteburutan errepikatuko dute, apirilaren 11ko asteburuan eta hilaren 18ko asteburuan.
Bigarren lerroan, ostera, Missy Elliott, Charli XCX, Megan Thee Stallion, Misfits (formatu originalean) Benson Boone, LISA eta Zedd daude. Hiru eta laugarren lerroetan, azken urteetan sona handia lortu duten hainbat artista. Tartean, CA7RIEL & Paco Amoroso, Shaboozey, The Dare, ARCA, Artemas eta Anitta.
Ohiko legez, espainiar izen bakarra dago kartelean, Judeline artistarena.