34 bakarlari eta taldek aurkeztuko dituzte bere lanak zuzenean Ahotsenean

Albina Stardust, Birkit, Eneritz Furyak, Kaskezur, Kokein, Nize eta Orhi arituko dira Ahotsenea Musikan abenduaren 5etik 8ra, besteak beste.
Ahotsenea gunea

Durangoko Azokaren antolatzaileek Ahotsenea musika gunean beren lanak zuzenean aurkeztuko dituzten taldeen zerrenda iragarri dute. 34 talde eta bakarlarik joko dute abenduaren 5etik 8ra Durangoko Azokaren zuzeneko musikaren esparruan.

Proposamen horien erdietan, gutxienez, emakume bat egongo dela azpimarratu dute antolatzaileek, eta Arabako, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko musikarien presentzia ere indartuko dela.

Guztira, 108 talde edo bakarlarik eman dute izena lan berria Ahotsenean aurkezteko, eta 34 hauek hautatu dituzte: Aho zakill konexion, Ainke, Albina Stardust, Ameba, Birkit, Durundi, Ekhi Lambert eta Haize Carricaburu, Eneritz Furyak, Ezpalak, Kai Nakai, Kaskezur, Keia, Kokein, Kuartz, Mikel Artieda eta Leire Berasaluze, Maskak, Mice eta Moxal, Mikel Urdangarin, Miriam Lujua, Nize, Neu Troia, Odei Barroso eta Benizze, Orhi, Mirari, Hok Ttuk Hamalau, Postal Kolekzionistak, Saji, Toc, Tu-K, Txopet, Ur, Xabier Badiola, Xabaltx, Xsakara eta Zinkha.