Tatxers: “Beti hartu izan dugu lore gisa popero deitzea”

Martin Ciriza eta Jon Salinas “GU”n izan dira, ‘Ezpatei Disdira!’ disko berriaren harrera hizpide.
Tatxers

Tatxers taldeko Jon eta Martin "GU"n izan dira, Ezpatei Disdira! diskoaren estreinuaren aitzakian.

Lan berria heldu bitartean, taldearen forma aldatu da. Izan ere, Iñigo Soria bateria joleak taldea utzi eta Sergio Dehesa gehitu zaie.

Kaskamotzez inguratutako popero "zikinak" dira Tatxerseko kideak. Erreferenteez galdetuta, TOC, Lukiek, Belako, The Cure eta The Smiths aipatu dituzte, beste batzuen artean.

Asteazken batean, bat batean, atera zuten Ezpatei Disdira!. Marketing estrategien oso aldekoak ez diren arren, industriaren dinamikaz jabetzen direla diote musikariek mugitzen ari diren esparrua ezagutzea nahitaezkoa iruditzen baitzaie.

Jaialdi handien debatea hizpide, iritzi argia dute Tatxerseko kideek. Entzule gisa, sarri "estafatik oso hurbil" daudela diote: "Askotan ez dago entzulearenganako errespeturik, sarrerak eta prezioak oso garestiak dira, tratua txarra da eta tokiak leporaino betetzen dituzte".