Urruzz: “Taxia eta musika uztartzea gustatuko litzaidake”
Andoni Urruzola ‘Urruzz’ errenteriar artistaren bisita izan dugu estudioan.
Urruzz. Argazkia: Gaztea
Urruzz artista errenteriarra ezagutu dugu "GU"n. 2023an argitaratu zuen "Sensaciones Incomprendidas" izeneko lehen singlea eta egunotan aurkeztu du "Zeinuak" izeneko azken kanta.
Musikarekiko zaletasuna nondik datorkion galdetuta, betidanik bere egunerokoaren parte izan dela dio Urruzzek: "Betidanik konposatu izan dut, beti ibili naiz etxean melodiak konposatzen eta letrak idazten".