Mitologiaren irakurketa “fresko eta feministagoa” eta fantasia, Amancay Gaztañagaren trilogiako lehen alean

'Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa' bildumako lehen eleberria ekarri digu Amancay Gaztañagak.
Amancay Gaztañaga. Argazkia: Gaztea

Amancay Gaztañagak 'Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa'ren trilogiako lehen liburua aurkeztu digu "GU"n.

Fikziozko nobela da eskuartean ekarri diguna. Mitologia, natura eta fantasia uztartzen ditu lanak, Martin Martina izeneko pertsonaiaren istorioaz baliatuta.

Genero fantastikoa gustuko duen edonork gozatuko du liburua, Amancayk azaldu digunez. Gainera, euskal mitologiaren inguruko dokumentazio lan handia egin duela kontatu digu, eta gaiari ohikoa baino ikuspuntu fresko eta feministagotik heldu diola. Intersexuala eta ez bitarra da Martin Martina, eta euskararen genero marka ezaz baliatu da honen istorioa kontatzeko. 2017an hasi zuen gaur aurkeztu digun liburua, eta dagoeneko sagako bigarrena bukatzen ari dela aurreratu digu gonbidatuak.