Bengo: “Disko zintzoa egin nahi genuen eta horregatik dira kantak tristeak eta nostalgikoagoak”
Musikariak "Zu geatu ezkero" izeneko single berria aurkeztu digu, esklusiban. Julen Aduriz ekoizlearen konpainian etorri da Gazteako estudiora.
Julen Aduriz eta Bengo. Argazkia: Gaztea
Bengo eta Julen Adurizen bisita izan dugu "GU"n, eta ez dira esku hutsik etorri. Izan ere, laster plazaratuko duen diskoko single berria ekarri digute: "Zu geatu ezkero".
Artista oiartzuarrak azaldu digunez, galera baten istorioa da abesti berriaren muina: "Gurekin ez dagoen pertsona bati zuzendutako mezua da. Oihu bat da. Pertsona hori zurekin balego gaur egungo bizitza nolakoa izango zen imajinatzean sentitzen den galera sentimendua".