Aitor Majadak “Si Antes Te Hubiera Conocido”ren euskarazko bertsioa kantatu digu, primizian
TikToken bertsioak egiteagatik egin da ezagun Aitor Majada errenteriarra. Denboraldi hasierako oparia ekarri du "GU"ra.
Aitor Majada. Argazkia: Gaztea
Aitor Majada (@aitormajada) artista gaztea ezagutu dugu "GU"n. Duela urtebete inguru hasi zen coverrak grabatu eta TikToken partekatzen, eta dagoeneko ia bi mila jarraitzaile eskuratu ditu.
Musika propioa duen arren, sareetarako besteen bertsioak egitea gustuko duela azaldu digu 26 urteko gazte errenteriarrak.