Netflixen “Intimidad”: Itziar Ituño, Bilboko kaleak, euskara eta Iban Garate eta Ilaski Serranoren kameoak
Ekainaren 10ean estreinatuko da Txintxua Filmsek Netflix plataformarako egindako telesaila. Gaizka Izagirrek dagoeneko ikusi du, eta jakin beharreko guztia kontatu digu.
Itziar Ituño, 'Intimidad' telesailean. Netflixen trailerretik ateratako irudia
Gaizka Izagirre "Gu"n izan da, astero legez, ikus-entzunezkoen inguruko gomendioak ematen. Oraingo honetan, Netflixen "Intimidad" telesailaren inguruan aritu da kolaboratzailea.
Ekainaren 10ean estreinatuko da Txintxua Films ekoiztetxe euskaldunaren eta Netflixen arteko elkarlana. Itziar Ituño izango da telesaileko protagonista, Bilbon grabatutako traman.