Eider: “Intseguritatea eragiten didaten egoerak onartu ditut eta ikuspuntu errealistagoa dut orain”
Diskoa kaleratzeko bi egun falta direnean,"<3" izeneko abesti berria entzun dugu primizian, "Dida"n.
Eiderrek NOLA ALDATU GARA? izeneko diskoa aurkeztu digu “Dida”n, lana kaleratu baino bi egun lehenago. Diskoan, azken urteetan izan duen ikuspegi aldaketa islatu nahi izan du. “Beti pentsatu dut pertsona baikorra nintzela, baina urteekin perspektiba aldatu zait, eta errealistagoa naiz”, kontatu digu musikariak. Norabide aldaketa horri forma emateko urte eta erdi behar izan dutela kontatu digu.
Soinu eta letra aldetik, beti egin nahi izan duen diskoa dela azpimarratu du Eiderrek. Pop nostalgikoa edo synthpoparen bidetik, betiko bandarekin jarraituko du musikariak. Bi primizia ekarri dizkigu elkarrizketatuak. Lehena, disko berriaren aurkezpeneko lehen hitzordua: larunbatean (azaroak 23) emango du birako lehen kontzertua, ETSrekin, Derion. Gero, disko berrian aurkituko dugun “<3” kanta entzun dugu primizian.