Ezagutu Lil, 48280 lekeitiar kolektiboko artista gaztea
Maialen Goirizelaiak artista hasi berri bat ekarri digu “Dida!”ko denboraldi berria hasteko. Gainera, 48280 kolektiboaren berri eman digu.
Lil. Argazkia: @lil48280
Lil artista lekeitiarra ekarri digu Maialen Goirizelaiak "Dida!"ra. Musika urbanoa jorratzen du musikari gazteak, 48280 kolektiboaren baitan.
Saioko kolaboratzaileak azaldu digunez, gaurko protagonistak bi abesti ditu entzungai: "Eztot Nahi" eta "One More Time".