Sara Cozar aktorearekin, Victoria Eugenian osasun langileei eskainitako galaz

Aitziber Garmendia eta Sara Cozar aktoreek, Igor Calonge dantzariak, Orfeoi Gazteak eta Kresala dantza taldeak hartuko dute parte ekitaldi berezi honetan.
Sara Cozar aktorea
Sara Cozar aktorearen artxiboko argazkia

Victoria Eugenian abian jarriko du normaltasun berriko kultur agenda. Gaur, gala berezia antolatu dute, osasun langileei eskainita. Han egongo da, besteak beste, Sara Cozar aktorea eta horren berri eman digu.