Aiora Renteriak Zea Maysen azken diskoa aurkeztu du 'Dida'n
Pare bat aste daramatzagu talde bizkaitarraren 'Kea' single berria entzuten, eta gaurko saioan 'Atera' azken diskoa osorik aurkeztu digu Aiorak.
Aiora Renteria Zea Mays
'Atera' izena du Zea Maysen hamargarren diskoak, laster kaleratuko duenak. Kaleratu orduko, 'Dida'n izan da Aiora abeslaria diskoaren aurkezpena egiten.