Mugikorrak ez al dizkigute, bada, aspalditik zelatatzen?
Inkestak egitea ez-fidagarria eta garestiegia omen delako, biztanleriaren datuak mugikorretako informaziotik aterako ditu Espainiako Estatistika Institutuak. Baina hau aspaldiko kontua da.
Mugikorra
Mundu guztia asaldatuta dago Espainiako Estatistika Institutuak gure mugikorretako datuak erabiltzea erabaki duelako, inkestak egin beharrean. Joxe Rojas etorri da gaurkoan denok lasaitzera, gure gailuetako datuak aspaldi zelatatzen dituztela gogoraraziz.