'Aita Mari' ontzia, Greziarako prest
Bidaiatzeko azken baimenak lortu eta Greziara abiatuko dira giza-laguntza eramatera hainbat bolondres: haien artean, Izaskun Arriaran erizaina.
Aita Mari ontzia
Greziara giza-laguntza eramateko baimena lortu du 'Aita Mari' ontziak, erreskateak egitea galarazi dioten arren. Bidaiaren nondik norakoak zeintzuk izango diren kontatu digu Izaskun Arriaran boluntario eta erizainak, eta orain arte jasotako laguntza guztiak eskertu ditu.