Kontzertu solidarioa antolatu dute baltistango haurren hezkuntzaren alde

Iker Lauroba eta Leire Letu, Xabi bandini, McOnak eta Zuriñe Hidalgo egongo dira bertan haien musika eskaintzarekin. Bildutako diru guztia akzio solidario honetara egongo da bideratuta.
Kontzertu solidarioa
kontzertu solidarioa

Donostiako Covent Gardenen izango da kontzertua, maiatzaren 23an, ostegunean. Ateak 19.30tan irekiko dituzte eta ekitaldia iluntzeko 20.00tan hasiko da.

Sarrerak entradium.com-en egongo dira salgai 6 eurotan ala egunean bertan 8 eurotan.