'Game of Thrones' telesailaren azken atala, zuzenean 'Dida'n
Saio berezia prestatu dugu gaur, eta Julen oso lanpetuta ibiliko da. Instagram bidez zuzenean jarraitzeko aukera emango dizuegu.
'Dida of Thrones'
'Game of Thrones' telesailaren azken atala zuzenean ikusiko dugu 'Dida' saioan gaur. Julen Telleriak aurkezle lanak utziko ditu tarte batean, eta azken kapitulua ikusiko du, Antton, Edurne eta Jon Gotzon 'Dida' egiten ari diren bitartean.
Gazteako Instagram bidez jarraitu ahal izango duzue estudioan gertatzen den guztia.
Eta, adi! Izan ere, 'Dida of Thrones' lehiaketako irabazlea nor den ere jakingo dugu!