Emakumeei mesederik egiten ez dieten bost kantu, Onintza Enbeitaren eskutik
'Dida' martxoaren 8ko aldarrikapena begira jarri da. Hori horrela, Onintza Enbeitak bost abestiz osatutako rankinga egin du, emakumeei mesederik egiten ez dieten kantuak ardatz hartuta.
Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da ostegun honetan, martxoaren 8an, eta oraindik ere lan asko egin beharra dago parekotasunaren bidean. Musikaren munduan, adibidez, badira emakumeei mesederik egiten ez dieten zenbait abesti, eta horiek zerrendaratu ditu gaurkoan Onintza Enbeita 'Dida' sioko kolaboratzaileak.
1. The Police taldearen "Every breath you take": doinu ederra duen, zalantzarik gabe, The Policeren aipatu abestiak. Aitzitik, letra ez da horren ederra, Enbeitaren aburuz. Izan ere, "arnasa hartzen duzun bakoitzean, ematen duzun urrats bakoitzean, zu zaintzen egongo naiz", "Ez al duzu ikusten nirea zarela?" eta antzeko esaldiak entzun daitezke kantu horretan.