Jessica Ots, 'Dida' saioaren MSQRD lehiaketan irabazle

100 euro eskuratu ditu hirugarren asteko irabazleak. Zorionak!

Hitzeman genizuenez, hiru aste iraun du 'Dida' saioko MSQRD argazki-lehiaketak. Horrenbestez, bukatu da dagoeneko selfie dibertigarriak bidaltzeko aukera.

Aspaldi esan bezala, hiru asteotan 300 euro banatu ditugu saritan, hiru irabazleen artean. Hala, aste honetan ere epaimahaiak azken egunetan jasotako argazki dibertigarriena saritu du: Jessica Ots Romerok bidalitako irudia, hain zuzen.

Zorionak, beraz, irabazleari, eta adi ibili sari gabe gelditu zareten guztiok. Izan ere, 'Dida'k sarri antolatzen ditu mota honetako lehiaketak.

ako lehiaketak.