Begi itxidun aitonaren selfieak, 'Dida'ko MSQRD lehiaketarako

Osteguneko gaia horixe izango da. Selfie dibertigarriak egiten dituen aplikazio horrek 100 euroko saria irabazteko aukera emango dizu, astero. Parte hartu!

Hiru astez, zuen guztion argazkiak jasoko dituzte 'Dida' saioan, baina ez nolanahiko irudiak, MSQRD aplikazioa erabiltzeko gonbitea luzatuko baitizue.

Oraindik app hori ezagutzen ez duzuenok, jaitsi ezazue zuen sakelako telefonoetara, ez zarete damutuko eta. iOS eta Android sistema eragileetarako dago eskuragarri, eta doakoa da.

Aplikazioa erabiltzea oso erraza da, eta selfie dibertigarriak egiteko aukera ematen du. Dena den, 'Dida' saioan bertan argituko dute zein izango den egun bakoitzerako gaia, eta horren arabera itxura bat edo beste hartuko dute zuek bidalitako argazkiek.

Esan bezala, hiru asteko lehiaketa izango da, eta aste bakoitzeko ostiralean 100 euro banatuko dizkiote irabazleari. Aste Santuko astean, aitzitik, asteazkenean egingo dute sari-banaketa.

Argazki guztiak msqrd@eitb.eus helbidean jasoko dituzte.

jasoko dituzte.