'Dida'k saio berezia egingo du bihar, 'Star Wars'en estreinaldiagatik

Streaming bidez jarraitu ahal izango duzue Miramongo estudioan gertatzen den guztia, 08:30etik aurrera. Zozketak eta sorpresak nagusituko dira biharkoan.

Sekulako ikusmina piztu du Star Wars pelikularen estreinaldiak. Dakizuenez, ostiral honetan iritsiko da zinema-aretoetara aipatu filmaren zazpigarren atala, eta 'Dida' saioak keinu berezia egingo dio Star Warsen berrienari.

Izan ere, 08:30etik 11:00ak arte, saio berezia egingo dute. Streaming bidez ere jarraitu ahal izango duzue 'Dida'ko estudioan jazotzen den guztia. Gazteako irratsaioko esatariek esan dutenez, "espeziala eta espaziala" izango da biharko eguna, zozketak eta sorpresak nagusituko baitira zinemaz jantzitako saio berezian. Gainera, estudioak dekorazio galaktikoa izango du.

Badakizue, beraz, zein den ostiral honetako plana. Utzi nagiak alde batera, eta jaiki zaitezte ohetik, 'Dida' saioa zuzen zuzenean jarraitzeko.

an jarraitzeko.