Bilbao BBK Live jaialdirako bonu gehiago!

Uztailaren 9tik 11ra Bilbon egingo den jaialdirako bonuak lortzeko lehiaketa berria jarri du martxan "dida!" saioak.

Bilbao BBK Live jaialdiaren hamargarren ediziora doan joateko aukera duzue berriz ere. Izan ere, Kobetamendiko kontzertuetarako bonuak lortzeko lehiaketa bat jarri du martxan "dida!" saioak.

Zer egin behar duzuen bonua eskuratzeko? Bilbao BBK Livera joateko duzuen gogoa adierazten duen argazki bat atera, eta gure 688 60 50 50 WhatsApp zenbakira bidali.

Ostiral honetan "dida!" saioan esango dugu irabazlearen izena. Anima zaitez!