'Halloween Dida', eta streaming bidez gainera!
Halloween eguna da ostiral honetan... eta baita gurean ere! Chucky, Freddy Krueger, Scream... guztiok mozorrotuko gara biharko Halloween Dida saio berezian. Eta saio osoa streaming bidez emango dugu gainera, goizeko 7etatik 10etara gaztean.
Horrez gain, Ugaitz Alegria gure kolaboratzaileak Gaztea Dantzan lehiaketaren gaineko balantzea egingo digu. Mikel Lizarralde Kanadako medium ospetsu batekin etorriko da; Marilyn Rossner da bere izena. Joko dibertigarri baina era berean beldurgarri bati ere egingo diogu tartea biharko saio berezian: historiako 10 pelikularik beldurgarrienak mimikaz antzeztuko ditu Jon Gotzonek, eta zuk asmatu egin beharko dituzu!
Bestalde, Onintza Enbeita eta Koldo Intxausti metaleroa ere hemen izango ditugu. Eta Amaia kuxkuxeroak, Leire lehiakideak eta Aitzol Arratibelek Gu Ta Gutarrak saioaren inguruko kontu guztiak kontatuko dizkigute.
Ez duzu galduko, ezta? Halloween Dida, goizeko 7etatik 10etara, gaztean.