'Dida Halloween' lehiaketan zure argazkiak jaso nahi ditugu
Hemen da Halloween gaua, eta Gazteak bat egin du sorginen, mozorroen eta beldurrezko istorioen inguruko aferekin.
Gaur, adibidez, 'Dida Halloween' eguna ospatzen ari gara, eta saio berezia izan dugunez, Miramongo estudioetan gertatzen den guztia streming bidez jarraitzeko aukera izan dute entzuleek Gaztearen webgunean.
Baina handinahiak garenez, horrekin ez dugu nahikoa, eta gure entzuleen eta irakurleen parte hartzea ere bultzatuko dugu. Gauzak horrela, lehiaketa berezia abiatu dugu, eta dagoeneko hasi gara aurreneko argazkiak jasotzen. Hain zuzen, Halloween egunarekin lotutako argazkiak bidaltzea izango da zuen lana; mozorrorik dibertigarrienak, dekoratu beldurgarrienak… Aukera zabala duzue, beraz, ez duzue lehiaketa berri honetan parte hartzeko aitzakiarik.
Nola parte hartu?
Argazkiak whatsapp bidez jasoko ditugu, 688 606 050 telefonoan. (Argazkiarekin batera zuen datuak zehaztu: izena-abizenak, herria eta telefono zenbakia).
Azaroaren 3an bukatuko da argazkiak bidaltzeko epea.
Saria
Oraingo honetan ere, sari potoloa dago jokoan. Irabazleak 300 euroko txartela jasoko du, Stock Factory dendan xahutzeko.
Bidali zuen argazkiak!