Aurten dida! Ipurdiz dator!!
Joseina Etxeberria, Edurne Garmendia, Jon Gotzon Aldaparena eta Ainhoa Vitoria prest daude Euskal Herria esnatzeko. Beti bezala 07:00etatik 10:00etara izango dira antenan.
Kolaboratzaile berriak fitxatu dituzte udan zehar eta denak hasteko prest daude. Reyes Prados sevillarrak euskaldunok dituen xelebrekeriak azalduko ditu. Ugaitz Alegriak bestetik xelebrekeria ugari kontatuko ditu antenan.
Hori bai, orain arte saioan izan dituzten lagunak ere didan izango dira: Andoni Urbistondo, Saioa Lopez, Alain Ibarra, Mikel Lizarralde, Aitor Caracciolo, Onintza Enbeita, Xabi Unanue… 3 orduak motz geratuko dira hainbeste edukirekin.
Lehiaketa eta jolasak
Herri ezberdinek dituzten lehiak agerian geratuko dira aurten. Kate erraldoi bat hasiko dugulako astelehenean: Herriz herri saltoka joango dira saioan, eta herri bakoitzeko puntu onak eta txarrak airean geratuko dira.
Galdera erantzunak ez dira faltako. Eta hau dena gutxi balitz egunero gosari eder bat irabazteko joko bitxi eta interesgarri bat proposatuko dira irratian.
Eta sare sozialak ez dituzte ahaztuko. Adi proposamen eta erronkei.
Astelehenean 07:00etan dida! Esnatuko zara!