Joseina Etxeberria biluztu dugu
Gaztea Irratiko esatarien sekretuak agerian uzten gabiltza azkenaldian, eta gaurkoan, Miramongo estudioetako aurpegi ezagunenaren bizitzan barneratuko gara.
Ramones taldea biziki maite duela argi utzi digu kazetari eta musikari ataundarrak, baina ahoan legarrik izango ez zuela uste genuen arren, pentsa baino zuhurrago ibili da erantzunak ematerakoan.
Aitorrezina dena isilean mantendu, eta gehiegi busti gabe erantzun du Gaztearen udako galdeketa Joseina Etxeberriak.
Abesti bat: "Amaieratik hasi " , izaki gardenak
Musika talde bat: Zein esango dizut, ba?
Bidaiatzeko leku bat: New York
Edari bat: Ura
Amets bat: Lasai lo egitea
Zapore bat: Jogurt naturalarena
Jaialdi bat: Glastonbury
Bizio bat: Hori ez da kontatzen, eta publikatu oraindik gutxiago
Pelikula bat: Crash
Festa bat: Disko Festa (Glup!!!)
Zure maitale platonikoa: Joey Ramone
Gorroto duzun zerbait: Ez dakit gorrotatzeraino, baina ernegatu gauza askok, egungo "kazetaritza" mota batek esaterako.
Aitorrezina den desio bat: Listo! Pentsatu dut…
Norekin pasatuko zenuke gau erromantiko bat: Erromantikoa? Edozeinekin!
Irla batera eramateko hiru gauza: Eguzkitako krema, betaurrekoak eta bainujantzia
Uda ala negua: Biak
Mendia ala hondartza: Biak
Ardoa ala garagardoa: Ez bata ez bestea! Ez zaizkit batere gustatzen. Bat ere ez!!!
Negar egin duzun azken aldia: Edozein pelikula, disko eta libururekin egiten dut negar, eta benetako gertakariekin zer esanik ez…
Inoiz egindako zorakeriarik handiena: Asko egiten ditut, eta edozein momentutan. Batzuetan umore puntu batekin, eta beste batzuetan serioegiak… Zoritxarrez!
Ohean pijamarekin ala biluzik: Kamiseta batekin
Boxerrak, slipak ala ezer gabe: Slipak
Goian ala behean: Horizontalean?