Irratia entzuteaz gain, asteartean, ikusi ere egingo duzu!

Gazteako estudioko ateak zabaldu egingo ditugu internetera eta edozeinek jarraitu ahal izango du Dida Fresh zuzen zuzenean.
MAM-eko argazkia: twin-melody_

Gainera sorpresa bereziak prestatu ditugu egun berezi honetarako. Ordiziako Twin Melody ahizpak  gurean egongo dira zuzenean abesteko. Youtuben arrakasta izan eta gero Gaztea sutan jartzera etorriko dira.

Andoni Agirregomezkorta ere espero dugu gurea: Irrikitown-eko atal berrien nondik norakoak kontatuko dizkigu berak.

Eta hau dena gutxi balitz umorea, musika eta aktualitatea ere presente izango ditugu.

Publizitatea
X