Batukada doinuak osteguna ongi hasteko!

Asteburuan Lasarten egingo den Euskal Herriko batukada topaketaren doinuak dida! saiora ekarriko ditugu ostegunean 08:00etatik aurrera.

Antolatzaileak instrumentu eta guzti etorriko dira estudiora, eta nola ez, musika eta dantza egiteko ere aprobetxatuko dute.

Goiza erritmo bizian hasi nahi baduzu bat egin Didarekin, eta asteburuan plan ederra nahi baduzu, zatoz Lasartera!

Ostegunean 08:00etatik aurrera!