Derbyan berdinketa aurreikusi du Natali barraskiloak

Goizeko 08:00etan jarri dugu gure aztia Gazteako mahaiaren gainean, eta minutu bat igaro aurretik erabaki du partidan gertatuko dena.

Gure lagunaren arabera berdinketa emango da igandean San Mamesen.

Athleticen banderatxoaren inguruan ibili ondoren, azkenean paper zuria hautatu du Natalik. Honek zer esan nahiko ote du? Berdinketaren aurretik Athleticek izango duela aukera gehien?

Igandean arratsaldeko 17:00etan hasiko den norgehiagokan ikusiko dugu zer gertatzen den, baina jakizue, etorkizuna aurreikusi dela Didan!