Natali barraskiloak bakarrik daki nork irabaziko duen derbya!
Ahaztu Paul olagarroa, dida! saioan baitaukagu partidako irabazlea asmatuko duen animalia. Natali barraskiloa! Jarraitu ezazu streaminga ostiralean goizeko 07:00etatik 10:00ak bitarte.
Athletic edo Reala. Reala edo Athletic. Nork irabaziko du larunbateko norgehiagoka? Hori Natali barraskiloak bakarrik daki, eta zuzenean erakutsiko digu.
Ostiralean goizeko 07.00etatik aurrera jarrai gaitzazu irrati edo streaming bitartez, eta jakin ezazu inork baino lehenago nor izango den derbyaren irabazlea.
Mikel Lizarralderen botereak txiki utziko dituen animalia Gaztean dago, eta dida! saioan ikusi eta entzun ala izango duzu.