Ospatu Inauteriak dida!
Joseina, Edurne, Ainhoa eta Jon Gotzon zuzen-zuzenean arituko dira Tolosatik, igande goiza girotzen, eta streaming bidez ikusi ahal izango da Gaztearen web atarian.
dida gaztea 2013-2014: Joseina, Edurne, Ainhoa eta Jon Gotzon
Ate-joka ditugu Inauteriak, eta ohikoa den moduan, jaiaren erdi-erdian izango da Gaztea oraingoan ere, 'dida!' saioako lagunen eskutik. Hitzordua igandean izango da, 11:00etatik 13:00etara Tolosako Cafe Frontonetik egingo duten saio berezian. Gainera, streaming bidez ikusi ahal izango dugu Gaztearen web atarian.
Ohiko kolaboratzaileez gain, zenbait gonbidatu bereziren bisita ere izango dute Joseinak, Edurnek, Ainhoak eta Jon Gotzonek. Sorpresa, lehiaketa edo xelebrekeria ugari prestatu dituzte, mozorrotuta agertzen diren entzuleentzat.
Inauterietako egunik garrantzitsuenean, gaztea festaren erdigunean egongo da. Zu ere bertan nahi nahitugu, eta aprobetxatu Selfieak ateratzeko eta guri bidaltzeko nigaztea@eitb.com-era