Dutxarako irrati zoragarri hau, zurea izan daiteke!

Lea-Artibai ikastetxeak eta Didak, egunero dutxarako irrati bat zozketatuko dute. Irabazteko nahikoa da belarriak adi adi edukitzea!

Lehiaketa berri bat dugu martxan Gaztean. Egunero esaldi bat jarriko dugu irratian, eta esaldi honek hitz bat izango du ezkutuan. Tapatuta dagoena deszifratu ezkero, ez galdu denbora eta bidali Whatsapp mezu bat 688605050 zenbakira. Modu honetan gure lehiaketaren zozketan sartuko zara.

Egunero esaldi berri bat jarriko dugu, beraz egunero izango duzu aukera berri bat lehian parte hartzeko.

Ez galdu aukera eta dutxatu zaitez gurekin!