Paulinoren bisita izango dugu asteazkeneko 'Dida' saioan

09:00etatik 09:30era, streaming bidez emitituko dugu biharko "Dida" saioa. Paulinok "Gaztea Parody" lehiaketarako aholkuak emango dizkigu.

"Kontrako Eztarria"-n ez ezik, "Dida" saioan ere ikusiko dugu aste honetan Paulino. Hain zuzen ere, bihar goizean izango dute honen bisita Joseina Etxeberriak eta Edurne Garmendiak.

Gaztean abiatu dugun "Gaztea Parody" lehiaketa dela eta, koreografia bat nola egin azalduko digu Paulinok.

Berezia izango da asteazkeneko saioa, Gaztearen atarian zuzen-zuzenean jarraitu ahal izango duzue eta.

Ez galdu biharko "Dida", 09:00etatik 09:30era arte!