Pixie orrazkera
Moda modan dagoela esan daiteke eta forma ezberdinetan eran man daiteke: bakoitzaren aurpegiaren arabera moldatu dezakegu orrazkera motz hau. Edonori geratu dakioke ondo, ondo egokitu ezkero. Aurpegi borobila izan ezkero, tupe bat gehitu diezaiokezu ile motzari. Gainera hau egin ezkero ausardia puntua ere erakutsi dezakezu.
Aurpegia luzeagoa baldin baduzu, tupearen ordez kopetako-ilea gehitzeko aukera duzu. Sekretua estiloa bakoitzari egokitzean datza. Matrail hezurra markatua baduzu, agian zailtasun gehiago izan ditzakezu, baina hemen ere badaude salbuespenak. Coco Rocha modelo famatuak Twitter bidez eman zuen ezagutzera bere estilo berria eta egia esan momentu honetan sentsazioa da xelebritien artean.
Hala era badaude pertsonaia ezagunak ile motza edukitzeari ere utzi diotenak. Beyonce esaterako.