iPhone berria ez da espero zen bezain merkea

Uda guztian filtratutako datu guztiak ikusita, hori zirudien, baina usteak erdi ustel. Salgai jarriko dituen telefonoa 600 eurotik gorakoak izango dira.

Cupertinon aurkeztu berri dituzten telefonoek, merkatuko teknologiarik aurreratuenak erabiliko dituzte. Hala nola hatz irakurgailua edo kamera super geldoa. Goi mailako 2 telefono izango dira.

Baina hau horrela izanik merkatuak uste zuena zapuztu du Applek. Udan eman ziren jakitera 2 telefono kaleratuko zituela enpresak, eta orduan hasi ziren zurrumurruak. Bata merkea eta bestea garestia izango zelakoan. Abuztuko filtrazioek ere hori ziurtatu zuten: bata plastikozkoa izango zelako eta bestea kristalezkoa.

Eta azken datu hauek egia ziren. Ez ordea prezioaren ingurukoak. “Merkea” bezala ezagutzen genuenak 600€ balio izango dituelako, eta garestiak aldiz 700€.

Prezio hauekin garbi geratu da Apple etxeak ez duela telefono merkeen lehian sartu nahi, eta gama altukoak egiten jarraituko duela. Alde batetik estrategia logikoa (orain arte hau egin duelako) eta bestetik txarra (inkesta guztien arabera merkatuan iraultza bat egingo zuelako).

Gauzak horrela, hurrengo aurkezpen arte itxaron beharko da, agian, gure nahiak beteta ikusteko. Edo ez.