Badakigu nor den ''udako itsusiena''

Asier Pagadizabal du izena, eta Tarragonako Termes Montbrio hotelean bi pertsonentzako egonaldia irabazi du

Zorionak, Asier! Zu zara ''udako itsusiena'' Gazteako ''Dida Fresh'' saioan antolatutako lehiaketan. Ez da lan erraza izan, argazki mordoa jaso ditugulako, baina zurea da saria:  Tarragonako Termes Montbrio hotelean bi pertsonentzako egonaldi bikaina.