Azken eguna 'Dida'ko mozorro lehiaketan parte hartzeko!

Gaur amaitzen da epea argazkiak bidaltzeko. Bihar esango ditugu irabazleen izenak! Sari bikainak ditugu jokoan!
Dida mozorro lehiaketa 2012: Euskal Etxekoandreen sindikatua

Mozorro lehiaketarena azken txanpan sartu gara Gazteako 'Dida' saioan. Argazki mordoa jasotzen ari gara, eta lehia pil-pilean dago! Oraindik garaiz zaudete zuen irudiak bidaltzeko, baina, adi! gaur amaitzen baita epea! Bihar esango ditugu irabazleen izenak. Ez ahaztu gluup.es webguneak eskainitako sari paregabea dagoela jokoan: Paratrike motordun parapentean hegaldia irabazi dezakezu, Air Works Team enpresaren eskutik! Eta gainera, Larre-Gain sagardotegian zortzi lagunentzako otordua eskuratu ahal izango duzue.


Larre-gain sagardotegia



Oso erraza da parte hartzea! Bost mega baino gutxiagoko argazkiak bidali beharko dituzue. Beraz, igorri zuen mezuak 'Dida' saioaren helbide elektronikora edo bidali irudia Whatsapp bidez (688 60 50 50). Argazkiaz gain, ezinbestekoa da izena, abizenak eta telefono zenbakia adieraztea.