'Hitchcock' eta 'El último desafío', asteko zinema estreinaldiak

Arkaitz Basterrak laburbildu dizkigu asteburuan ikusgai izango diren filmen xehetasunak.
Arkaitz Basterra
Arkaitz Basterra

Asteburuaren atarian gaudenez, zinema-aretoetako eskaintzari errepasoa egiten diogu ostegunero Arkaitz Basterrarekin. Hitchcock pelikulari aipamena eginez ekin diogu solasaldiari. Alfred Hitchcock zuzendari mitikoaren bizitza laburbiltzen du filmak. Anthony Hopkins aktorea da protagonista. Helen Mirren eta Scarlett Johanssonek ere parte hartu dute.

Horrez gain, Arnold Schwarzeneggerren proiektu berriaz hitz egin dugu. Azken urteak politikagintzan lanean aritu eta gero, pantaila handira bueltatu da, eta betiko generoan, gainera. El último desafío lanak justiziatik ihes egiten duen droga-trafikatzaile baten istorioa kontatzen du, eta akzioa da nagusi.

Entzun hemen Arkaitzek kontatu digun guztia.