Txirri, Mirri eta Txiribitonen bisita izango dugu 'Dida'n

Gehitu elkarteak Donostiako Kaldereroen jaian antolatzen duen karrozako erreginak izango dira aurten.
Txirri, Mirri eta Txiribiton
Txirri, Mirri eta Txiribiton

Gonbidatu bereziak izango ditugu ostiral honetan 'Dida'n, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen bisita jasoko baitugu. Agenda topera du hirukoteak asteburuan; izan ere, Gehitu gay eta lesbianen elkarteak Donostiako Kaldereroen jairako prestatzen duen karrozako erreginak izango dira!

Iaz 'Dida'ko lankideok izan genuen ohore hori; beraz, estudiora etorriko dira lekukoa hartzera, baita beste gauza asko kontatzera ere. Beraz, ez ahaztu ezin duzuela ostiraleko hitzordua galdu!