Asteburuan estreinatuko diren pelikulei buruz, Arkaitz Basterrarekin
Astero errepasatzen ditugu zinema estreinaldi esanguratsuenak Arkaitz Basterraren laguntzarekin. Bestias del sur salvaje pelikula ikusgai izango da asteburuan zinema aretoetan. Proiektu independiente horrek sari ugari jaso du 2012an, zenbait jaialditan. Gainera, Quvenzhané Wallis hamar urteko protagonista gaztea Oscar sarietarako izendatu dute. Orain arte izendatu duten aktore gazteena da.
Ondoren, Ralph Fiennesek zuzendatutako Coriolanus filma nabarmendu du Arkaitz Basterrak. Shakespeareren obra batean oinarritutako istorioa da, eta gaur egungo gatazkak eta egoerak erakusten ditu pelikulak.
Azkenik, El lado bueno de las cosas komediari erreferentzia egin dio, oso gomendagarria delako, Arkaitzen ustez. Era berean, El vuelo Denzel Washingtonen azken pelikula aipatu du.